ZUZENDARIARI

Oraindik izen frankista eskola baten URLan

Bilbo
2021eko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun

Aurton, udaberrian lau urte beteko dira Bilboko erdiguneko eskola publikoak bere jatorrizko izena berreskuratu zuenetik, hau da, Indautxuko Eskola, aurreko Felix Serrano Francoren diktaduraren aldekoek 1961. urtean ezarri zutelarik (gerra aurrekoa, Luis Eleizalde euskaltzalea ahaztu barik, jakina).

Kontua da eskolaren URLak, Interneteko kokapenerako, lehengo izenarekin segitzen duela. Hori zela-eta, Indautxuko Eskolako webgunearen arduradunarekin batzartu ginen beste guraso bat eta biok, orain dela urte bat; eta ez zen, antza, lehenengo batzarra izan gai honetaz, beste gurasoren bat ere egon baitzen azalpen eske.

Ordura arte URLan izena ez aldatzearen zergatia, arduradunaren azalpenaren arabera, webgunearen site-aren barruko edukiei zein informazioari eragiten omen ziela zen; webguneko datuak galtzeko beldurra, alegia. Hori aurretiaz, emailez, berak iruzkindu zigun bezala.

Batzartu baino lehenago, jakina, Google for Education-ekoekin hitz egin genuen azaldutakoa argitze aldera, egia ote zen, ze gutako bat informatikan aditua baita.

Googleko adituak erantzun zuen, hitz batean, egiten erraza zela, inongo trabarik ez zuela ekartzen, eta ezer galtzeko arriskurik ere ez; are gehiago, Indautxuko Eskolako premia arduraduna eurekin harremanetan ipintzeko, zelanbaiteko zalantzak konpontzeko edo gidatzeko. Gauzak horrela, eskolako arduradunari izandako txat galdetegi idatziaren berri eman genion. Aitzitik, erantzuna betikoa izan zen: aztertu beharko zuela, «denborak betaren bat eman orduko, beti bere erretiroa hartu baino lehen», ze arduradunak urte gutxi falta zuen; edo bere ondorengo ordezkoak egingo zuela. Hala ere, bide batez, denok, hor, batzarreko momentu horretan bertan geundela, berak Googlekoari dei ziezaion saiatu ginen; ahalegina, ezerezean.

Bestalde, adibide moduan, 2017an ere, Enkarterriko Turtziozko eskolak izena kenarazi zuen, hark ere izen frankista izateagatik, den-dena di-da labur batean. Horregatik, gutun honen bidez jendea jakinaren gainean jarri nahi dugu Indautxuko Eskolako arduradunen baten edo batzuen indiferentziaz edo kontzientziarik ezaz. Beharbada, gogoko izango du garai ilun bezain triste hura! 2017ko OOGko ebazpena osotasunean bete dezaten!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.