Zuzendariari

Oraingo gazteen etorkizun ekonomikoa

2011ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
«Gaurko gazteek prezio altua ordaindu beharko dute, biharko egunean lanean jardungo badira, eta prezio horrek osagai bi izango ditu. Batetik, prestakuntza dugu: teknologien erabilera, hizkuntzak, ezagupen teknikoak etakultura-maila.Bestetik, jarrera: arrisku, sakrifizio eta ekimenerako gaitasuna; bizi-tokiz aldatzeko prestasuna; norberaren familia osatzeko atzerapena (are gehiago!); ikasteko gogoa; eta pazientzia».

Aurrekoak J.R. PinArboledas irakaslearenesanak dituzu. Ostegunero, zutabea idazten duEl Economistaegunkarian, eta haren iruzkinak sanointeresgarriak begitantzen zaizkit.

Izan ere, honela jarraitzen du: «Prestakuntzaridagokionez, arazorik ez,haien esku baitituzteezagupenetan trebatzeko ikasketa-teknikarik aurreratuenak. Auzia, baina,jarreran datza: haurtzaroan zein nerabezaroan den-dena oso erraz eskuratu dutenez, ahaleginen poderioz bainoez dira aldatuko.Zenbaitek (prestuenek) beraiek bakarrik lortuko dute. Gainerakoen artean, ordea, askok eta askok lanarenmunduak hez ditzan beharko dute —dela enpresa, dela Administrazioa, delahirugarren sektorea—, nonbait, ez eskolak ez unibertsitateak ez baitute beren eginkizuna den heztea bete,zeina irakastea baino askoz ere garrantzitsuagoaden».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.