Agus Perez.
Bilbo

Osakidetzako txartela

2026ko martxoaren 12a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

2025eko irailaren 16an ostu zidaten kartera, eta turismo burokratikoa eginez, egun gutxien buruan eskuratu nituen soinean neramatzan txartelak: nortasun agiria, gidabaimena, bankuko txartela etab. Osakidetzan, ordea, papertxo bat eman zidaten eta horrekin ibili naiz azken hilabeteotan, dokumentuaren itxura honezkero maiztua, zulatua eta urratua gorabehera. 

2026ko otsailaren 17an ailegatu zait, ia bost hilabeteko atzerapenarekin, eta farmazia guztietan nahiz Osakidetzan bertan esan didate «atzerapen handiarekin ari direla banatzen» zinta magnetiko soila duten plastikozko txartel arrunt horiek. 

Marka da, gero! Zorionak!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA