Zarautz

Osasuna eta luxua

Amaia Mendoza Etxabe
2025eko abuztuaren 26a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hotelak eta etxebizitza turistikoak ugaldu diren gure herrialde honetan, bada guztiok ezagutu baina inor gutxik aipatzen duen luxuzko hotel bat. Bertan izan naiz Donostiako Aste Nagusian: leihotik zuhaitzak eta itsasoa ikusgai, zeruaren urdina sabai, 24 orduko zerbitzu ezin hobea zain. Donostiako Unibertsitate Ospitaleaz ari naiz. Medikuak, erizainak, erizain-laguntzaileak, garbitzaileak, zeladoreak... guztiak nitaz arduratuta. Irribarrea ezpainetan, goxotasuna ahotsean eta profesionaltasuna eskuetan. Horregatik da ospitalea luxuzkoa. Esker ona besterik ez dut bihotzean, eta barrutik irteten zaidan oihu ozena: oso ondo zaindu nauzue. Gure eginbeharra izango da, beti, zuek zaintzea, horrelako hotelek eta unibertsitateek egiten gaituztelako handi eta sendo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.