ZUZENDARIARI

'Pack pasa'

Elantxobe.
2020ko martxoaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Egun hauetan iristen zaizkigun hamaika inkesta eta erronka biralen artetik, nerabeen munduko bat heldu zitzaidan; modan jarri omen den Pack pasa delakoa, hain zuzen ere. Honetaz gurasoak ohartarazi nahi nituzke. Hormonak pil-pilean preso, irteera bat behar dute. Desio birtualizatuaren aroan, (larru)azalaren kontaktua behar dugula nabaria da. Beste pertsonaren azala sentitu, leunki ukitu, laztandu, besarkatu; hots, kontaktu erreala. Eta sexua ere bai. Hesituta bizitzeak dakartzan kontaktu mugak eta komunikazio birtualaren garaiak bat eginik, Pack pasatzea jarri da jokoan. Gazteek erotismoz eta sexuz beteriko bideo etairudiak partekatzen dituzte, horrek dakarren arriskuaz jabetu gabe. Irudi bat sarera igortzen denean, irudiaren hedapena esponentzialki birusa bera baino kutsakorragoa izan daiteke. Beraz, etxean geratu bai, baina kontu handiz. Kasu honetan, hitz batek mila irudik baino gehiago balio dezakeelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.