ZUZENDARIARI

Pilota borobil madarikatua

2018ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Pilota borobil madarikatu hark zuen semea, Iñigorekin batera herritar asko kolpatu gintuen. Gaur bigarrenez zuen malkoak, Fina eta Manu, injustiziaren atzaparrak kontaezinak direla agerian jartzeaz gain, hunkitu gaituzte, geu ere kolpatuak sentitzen gara, eta malkoetan herritar asko mutu geratu gara, zuen sufrimenduari errespetoz, hitz guztiak gutxi dira, baina zuen oinazearekin bat hurbil senti gaitzazuen nahiko genuke. Jakin ezazue egiten ari zareten indarra justiziaren aldeko borrokan, eredu zaretela gutako askorentzat. Zuen mina arintzeko balio ez badu ere, nire atxikimendua bidaltzen dizuet, eta esan, zuen sentimenduen baratzean giza lora gozo, koloretsuak, ukitu anitzekoak jaio direla eta negu sarrerak mehatxatu arren, badakigu, badakizue elurte bortitzenak ere suntsituko ez dituela; zuek Fina eta Manu izango baitzarete gure bihotzeko amabitxi eta aitabitxi. Bi musu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.