ZUZENDARIARI

Pittarreko harrespilak, kasu!

Irun.
2020ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Eguberri biharamuna da. Biriatuko Larretxeko bordatik gora, Kalbario-bidean, txerri beltz-pinto saldoa uxarrean ari da; alboan bi pottoka otea miazkatzen diren bitartean jentil-etxea beha dutela. Usaita edo Usategietako lepoan beti da ura, lokatza eta hezetasuna; ihia da nagusi, zaindari antzinako jentil-etxea duela. Patarrean goraka, iratzea zeharo gorriskatuta dago. Xoldogaineko gaurko ikusmira: Aiako Harria, Oarso, Oiasso, Jaizkibel, Hondarraitz, Loia eta Zokoa. Osingo lepoko jentil-etxea bakean dago.

Heldu naiz. Pittare edo Pitarako lepoan (317 m.), ordea, anabasa dago. Ingurua ehiza-leku izaki, basurdearen pasaleku aparta dirudi. Manddale, Lantzeta, Arrola eta Ibardin alderako bidegurutzea da. Abenduko haizeteak bereak eta bi egin ditu hemen ere. .

GR-10eko markak nahiz Eroen jaitsiera nahiz Mugazainen bidexkara jotzeko aukera anitza da bertatik.

Nire kezka, ordea, harrespila edo mairu-baratze horien etorkizuna da. Biriatuko herriko etxeko hautetsiak, agian, jakinaren gainean egongo dira; hala balitz, hobe!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.