Moskun Kristo Salbatzailearen elizan punk moduan otoitz egiteagatik Pussy Riot taldeko neskek jasotako bi urteko zigorrak mundu osoa astindu zuen, mendebaldearena batez ere.Horregatik, adierazpen eskubideari buruz kexu agertu ziren gure kazetariak.
Negar egin zuten artistek guztiek, Maradonak barne, Errusiako Pussy Riots-en alde. Bere iritzia adierazteagatik beste neska bat dago kartzelan.Batasuneko adiskidea, Aurore Martin izenekoa da. Baina leku santuan Euskal Herrikoak ez du deabruzko dantzarik egin, ez sorginkeriarik, bazik eta bakearen alde hitz egin. Madrileko borreroek hamabi urteko zigorra jarri nahi diote Auroreri, Errusiako neskek jaso zutena halako sei, estepako boterea baino ankerrago baita Madrilgoa.
Judak Jesus Nazaretekoa saldu egin zuen bezala, Pariseko botereak erru gabeko neska entregatu zion Madrili. Munduko herriek suntsi bezate Pussy Riots eta Aurore Martin bezalaxe gure adimendu zegietan gorde nahi duen erdi aro hori.
Zuzendariari
Pussy Riots eta Aurore Martin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu