Zuzendariari

Santiri auzolotsaz

Euskara irakaslea.
2011ko apirilaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Nafarroa konkistatu (izan) ez balute, Euskal Estatua genukeen gaur. Esaldi borobila da». Hori dio Santi Leonek (BERRIA 2011-03-22). Biribila izango da, baina zuri izan ezik, nik ez diot beste inori irakurri, ez Nabarraldekoei ez eta gure herriaren historiari buruz jarrera etiko eta zintzoaz ari den inori. Esaldi hori txorakeria galanta da. Esaldia asmatu egin du, beste batzuen ahotan jarrita, hauei egurra emateko baliatu nahi izan du. Espainiak eta Frantziak Euskal Herria, Nafarroa osoa, armez inbaditu zuten, eta horren ondorioz, euskal-nafar orori geure geroa erabakitzeko ahalmena kendu ziguten. Nafarroa konkistatu izan ez baligute, gaur, gu geu ariko ginateke geure geroa erabakitzen, eta ez espainiar eta frantsesek, orain bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.