Donostia

Signoez gogoeta laburra

2025eko azaroaren 22a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

1. Filosofia naturaletik abiatuz gero, formalizatzen ez bada (edo formalizatzea suposiziotzat soilik hartzen bada), ez dago ezer unibertsal bihurtzerik, triangelua agian. Baina filosofia naturalak beti aztertu du kosmos materiala signoak aintzat hartu gabe, formala izan da, baina ez ditu signoak aintzat hartu. Horregatik beti amaitzen da materialismo formalean. Zeren signoek erakusten baitigute badagoela a priori ezagutzen duenik, badagoela, beraz, ezagutza unibertsala duenik; ezinezkoa filosofia naturalean. Eta hori ezinezkoa da materialistentzat, zeintzuk beti a posteriori hasten diren estudiatzen, signoak ignoratuaz. Azken batean filosofia naturalean ez dago a priori ezagutzerik. Ikusi al da inoiz signorik (miraririk)? Itsuek ez, nik ebanjelioak irakurriz, lekukoen bitartez. Hori da galdera filosofiak zer bide hartzen duen argitzeko. Filosofia osatua egiteko. Platonen ideiak ez dira demostrazio, intuizio baizik. Errebelazioaren historian, Moisesekin eta Jesusekin batez ere, aldiz, filosofia osatu egiten da, datu berriak ageri direlako historian. Misterioak.

2. Filosofia naturalak azkenik beti amaitzen du ondorioztatzen kosmos hau igarotzea dela. Zientziak aurrera joan ahala gero eta mugimendu gehiago antzematen du gainera (bai makrokosmosean eta baita mikrokosmosean ere), eta behin baino gehiagotan teoria batzuk unibertsal bihurtu badira ere, azkenik okerrak zuzenduz afirmazio honekin amaitzen du: dena igarotzea da, eta ez dugu afirmazio horri ezer gehiagorik eransten, okerra baita unibertsal bihurtzea. Baina bada posible zientzia egitea formalizatuz objektuak (Aristotelesek hori erranen luke) eta unibertsaltasuna ez hartuz baldintzatzat. Miserablea izango balitz ere zientzia horrelaxe.

3. Blues batek honela dio: «Nobody knows you when you are down and out» (Inork ez zaitu ezagutzen lur jota zaudenean). Eta hori ezagutzen dut nik, liburu irakurketa zelebreen erruz pixka bat abentureroa izan naizelako. Eta eskarmentu hartatik, umiliatua nagoela, iritsia naiz ondorioztatzera ezen denok dugula gure geneetan hoberenaren, onenaren eta ederrenaren aldeko halako joera argi bat. Joera aristokratikoa, umiliatuok ere. Ez al da hobea a posteriori-ko ezagutza baino a prioristikoa? Eta signo batek halako ezagutza a prioristikoa adierazten du. Zientzian ezin da signoekin ikertu, baina zientzien zientzia den filosofian ere signoak zergatik kendu teorizazioetatik? Signoa erabilgarria da teorizazio filosofikoetan. Nik katolizismoaren egiatasuna ondorioztatu dut teorizatzen, baina ez esperimentuetan. Hori da nik erakusten dudan jakinduria. Nire filosofia ere. Jesusengatik ez balitz ni eszeptiko ere izango nintzen, galbidea. Baina Jesus da nire Jauna, eta ni orain katolikoa naiz. Ondorio guztiekin. Filosofo katolikoa, filosofia analitikotik terminoak hartzen dituena, eta formalista. Neoeskolastikoa, karrera ez duena amaitu. Filosofia bizitza osoa da, ikertzen egiaren bila. Ez da hiru urteko gradua eta kito.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.