Hogei urte baino gehiago daramatzat Donostiako Sirena gazte aterpetxera joaten. Hori dela eta, zur eta lur utzi nau bat-bateko itxieraren berriak. Ondorioz, aurrez egindako erreserbak bertan behera utzi behar izan dira, horrek eragin duen kaltearekin. Baina batez ere mingarria izan da erabakia aterpetxeko hainbat langile, hogei urteren ondoren, lagunik eta lanik gabe geratu direlako, zinegotzi eta alkateak birkokatuko zituztela agindu arren. Egun batetik bestera haien bizimodua irauli da, lan munduak bere trabak jartzen dituen adin tarte konplexu batean. Horri erabilera handia zuen zerbitzu baten galera gehitu behar zaio, eskola, kirol talde, erromes eta beste hainbat erabiltzailek zutelako, nik bezala, Sirena erreferente, Donostiara joateko orduan.
Donostia
Sirenaren itzulera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu