Zuzendariari

Teknokrazia

2011ko ekainaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Udal-hauteskundeak izan berri ditugunez etaoraindik alderdien arteko harremanetan dabiltzan honetan, gogoratu naizorain dela urte batzuk gure herrian gertatu zenaz.Alkate berriak herri-lanetako brigadako lagun bati zeredo zer esan omen zion, egiten ari zena gaizki irudituta.Brigadakoak erantzunomen zion: «Hi, lasai, e,hi lau urterako bakarrik hago eta».

Udalbatza aldatzen den bakoitzean, seguru nago,teknikarien tiraderetangorderik dauden hainbat proiektu mahai gainerairteten direla. Segurunago hautetsi berriekteknikariengana jotzendutela eten gabe gaiennondik norakoak jakiteko. Uste gabe, haien menpe jartzen dira, konplexuak baitira gaiak.

Ez naiz herri-lanetakobrigadako langilez kezkatzen, baizik eta gure udaletxeetan hain ondo finkaturikditugun idazkari, teknikari, ekonomialari, abokatu,ingeniari eta arkitektoz baizik, batzuk aipatzearren.Haien esku gehiagoikusten dut gureetorkizuna, hautetsien esku baino.

Bukatzeko, bada bestekrazia bat, demokraziaren lagun baino gehiagoteknokraziaren lagun dena, burokrazia, alegia. Hori ere geroz eta indartsuago dago gure udaletxeetan.

Barkatu, hautetsiok, ez nizuen lan egiteko ilusioa kendu nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.