ZUZENDARIARI

Tolosaldeko ospitalearen ipuina

Jesús Maria Penilla Ibañez.
2022ko azaroaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Tolosako Asuncion klinikak, kontzertatua bera, Tolosaldeko ospitale publiko gisa dihardu, 68.000 biztanle atenditu eta haiei arta emateko, eta berrogei urtetik gora aritu da zeregin horretan jarduera-lizentziarik gabe, Tolosako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren onarpenarekin. Gipuzkoako Fiskaltzak esku hartu eta gero, 2019ko azaroaren 29an lortu zuen jarduera-lizentzia.

Azken hauteskundeetako prozesuan, Tolosako alkateak eskualdeko ospitale publiko bat agindu zuen Tolosan, eta irabazi egin zituen hauteskundeak.

Zer arrazoi daude pentsatzeko eskualdeko ospitale publiko bat eraikiko dutela, oraingo pribatu kontzertatuaren tamainakoa, ehun ohe eta 300-350 langile dituen ospitale bat? Sagardui sailburuak aukeratutako lursaila oso-oso txikia da ospitale bat eraikitzeko. Ospitalizazio-solairua duen ospitale bati buruz ari da sailburua. Zer da hori? Lehen urratsa, hau da, Plan Funtzionala, ez du alkateak berak ere ezagutzen. Eusko Jaurlaritzak eginda al dauka? Ez dakigu. Fede kontua da dena hemen. Benetan, egon, orain lau urte bezalaxe gaude. Sagardui sailburuaren laguntzarekin ospitale eder bat eraiki dute airean… Klinikak hilabeteak daramatza instalazioak modernizatzeko prozesu batean, bederatzi milioiko kostua duen prozesu batean. Nork pentsa lezake, ordea, bederatzi milioi gehiago inberti ditzakeenik norbaitek etorkizunik ez duen ospitale batean?

Tolosaldea da Gipuzkoan, Euskadin ere bai agian?, ospitale publikorik ez duen eskualde bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.