Lau urteko alaba baten aita naiz. Eta Donostian ez dago parke bakar bat ere txakur kakarik eta pixarik gabe. Gainera, jabeek askatuta izaten dituzte txakurrak haur jokoen guneetan. Eta ez dago Udaltzaingoaren inolako kontrolik. Txakurrak sartzea debekatzen duten kartelak ere kenduta daude. Eta ez dira ordezkatu.
Haur parkeak aisialdirako guneak dira, non helduek eta haurrek giro bera partekatzen duten txakurrekin. Horrek gune horiek gizaki eta animalien bakterio eta birusen arriskuan jartzen ditu, baita hesteetako parasitoen arriskuan ere, lurra maskoten eta kale txakurren gorozkiekin kutsatuta egoten delako. Animalia infektatuen gorozkiek parasitoak izan ditzakete, eta parkeak erabiltzen dituzten pertsonentzat —bereziki haurrentzat— eta beste maskotentzat infekzio iturri bihurtu. Eta jabe askok txakurrak haur parkeetan askatuta edukitzeak zoritxarren bat gertatzeko aukera areagotzen du.
Zein haur parketara eraman dezaket lau urteko nire alaba?