Zarautz

Txakurrak libre Zarauzko hondartzan

Arantza Aizpurua
2026ko ekainaren 6a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Badakigu Zarautzen txakur asko daudela erregistratuak, hondartzara joan besterik ez dago horretaz jabetzeko. Uda-denboraldia iritsi da, eta ordutegi baten barruan eraman daitezke txakurrak hondartzara, eta esan behar da nahikoa errespetatzen dela.

Baina zer gertatzen da egun-pasa, asteburu-pasa, hamabostaldia pasatzera datozen kanpotarrekin? Ba, asko eta asko hondartzara joaten direla beren txakurrekin. Batzuk zintzo samar nagusiaren ondoan lotuta, eta beste asko lotu gabe, jende artean korrika, txakurren artean jolasean, borrokan, zaunkaka, jende artean bainatzen eta uretatik irtetean bere gorputza astintzen jende ondoan. Eta ez da ezer gertatzen. Norbaiti zerbait esaten badiozu, erantzuna izaten da ez duela ezer egiten, eta bainuan zaudela ondoan baduzu, agian, zu baino garbiagoa izan daitekeela eta horrelakoak entzun behar izaten ditugu.

Galarazita dago ala ez? Paneletan azaltzen da galarazita dagoela dioen ikurra. Egia esan, esfortzu pixka bat ere egin behar da ikusteko. Agian, nahita dago hain txikia?

Noren eginbeharra da kargua hartzea jende horri guztiari? Norbanakoak oldartu behar al du?

Norbanakoen salaketa behar al da neurriak hartzeko, beste kontu askorekin gertatzen den bezala?

Neurriak hartzeko garaia dela iruditzen zait.

Nik dakidanez, hirigunean ere obligazioa da txakurra lotuta erabiltzea. Txakurra libre dabilela ikustea hain zaila al da? Zer agindu dituzte udaltzainek?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE