Zuzendariari

Txinatar ontziaren itzala

2011ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Azkenaldian, Txinari buruzko hamaika berri agertu da egunkarietan eta aldizkari espezializatuetan. Li Keqiang —Txinako gobernuko kide bat— ere izan dugu bisitari, errege magoa balitz bezala. Ramon Tamames adituak, Txinaren mendea titulutzat duen liburuan, asiar erraldoiaren argi-ilunak aztertzen ditu.

Egunkarietan zein beste euskarri informatiboetan, haren hazkunde ekonomikoaren inguruko berri asko agertzen dira: haren hazkunde ekonomikoa ikaragarria dugu, Joko Olinpikoetan erakutsitako kudeaketa ezin hobea… Badirudi txinatarrek dena ondo egiten dutela eta itsasontziak ez duela inolako arazorik izango nahi duen helmugara iristeko.

Baina,eztanda mediatiko bera ez izan arren, Tamamesen aburuz, itsasontziak zuloak ditu. Esate baterako: txinatar biztanleriaren erdiak ez du asistentzia medikoa jasotzeko aukerarik, hiri eta landaren arteko ezberdintasunak oso nabarmenak dira, hedabideen kontrola beldurgarria da, ia ez dago langileen eskubideak defendatuko dituen erakunderik, 12 ordu edo gehiagoko lanaldi amaiezinak, soldata miserableak, enpresa gehienek ez dute lan kontraturik hitzartu nahi, lan istripu kopurua izugarria da, kutsadura jasanezina hainbat lekutan,eta abar.

Hondoratuko gaitu?

ZUZENKETA: Atzo, 8. orrialdean oker bat zegoen. Pako Letamendiari dagokion testuko tituluko hitzak Iñaki Egañarenak ziren. Letamendiaren testuari dagokion titulua honako hau da: «Indarrak hartzeko momentua da». Barkamenak biei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.