Hautsi ditugu marra gorri guztiak; gazte eta nerabe gutxiegi daude, eta daudenak ezkor dira seme-alabak izateko nahian. Euskaldunok egun ume gutxi ditugu, eta, gazteak motibatu ezean, euskal basamortu bat izango da, eta etorkin erdaldunen etengabeko jarioa. Beraz, nola motibatu gazteak seme-alaba gehiago izateko? Bizitza duina eskainiz, nola? Arazoa ez da soilik Euskal Herrian; mundu zabalean gertatzen ari da, baina prozesua beste toki batzuetan askoz beranduago hasi zen; beraz, ez da orekatua.
Hau ez da matematika eta ez dio erantzuten logika bakarrari, faktore ekonomikoak, kulturalak eta abarrekoak daudelako. Ni faktore kulturaletan oinarrituko naiz. Demokrazia ondo dago, baina huts egiten ari da, libertinajean, galdukerian, lasaikerian eta lizunkerian oinarritzen baita. Zapalkuntzaz hitz egin beharko genuke. Hau jasotzeko, gizatasuna da behar duguna, eta neurri handi batean ez da ematen, inkomunikazioa gailendu delako.
Arazoa kulturan dago, tekno-inperialismoa baita eguneroko ogia. Telebista, irratia, musika, MPS, bideoak, Internet...; keria eta aje dezente sortu dute, adikzioa populazioan. Esku gogorra behar da gailu horiek debekatzeko. Giro naturalak gailentzea beste biderik ez dago gazteak motibatzeko. Barruan ditugu harra, sormena, indarra eta kemena; utz diezaiegun irteten.
Herri osoa engainatuta eta lotuta dago gailu horietara. Giro naturalak eskas dira; kalean soilik, lokaletan ez, eta azken horietan biltzen gara. Gailu horiek robotizatu egin dute gure psikologia; abusatu egiten da, absurdoan bizi gara, zentzugabekerian. Iraultza kulturala beste biderik ez dago. Gailu horien inperiorik gabe, ziur ugaltze tasa igo egingo dela, nahiz eta, noski, hau ez den matematika.