ZUZENDARIARI

Ukraina eta Errusia

Domingo Balerdi Rezola.
2023ko uztailaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nazka handiarekin irakurri dut BERRIA egunkariak ekainaren 20an Iritzia sailean argitaratutako artikulua, ustezko antimilitarista, feminista eta internazionalista batzuek sinatuta. Ez dute inongo aipamenik egiten Ukrainan bortxaz ezarritako erregimen naziari buruz. Inongo aipamenik ez naziek biztanle zibilen aurka egindako bonbardaketei buruz, zortzi urtean 14.000 pertsona hil dituztenak. Odesako sarraskia ez da existitzen. Errusieraren debekuari buruzko aipamenik ez da ageri. Estatu kolpeari buruzko aipamenik ere ez dago. Sinbologia naziaren erabilera masiboaz, ezta txintik ere. Nord Stream-eko sabotajerik ez da aipatzen. Erregimenaren izaera kriminal eta ustelduaz ezertxo ere ez. Eta abar eta abar...

Sinatzaile horiek Mendebaldeko inperialismoaren txotxongiloak besterik ez dira, eta horrelakorik BERRIAk argitaratu behar lukeen, zalantza handiak ditut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.