Zuzendariari

Umorearen ordezkari bitxia joan zaigu

Manu Gojenola Onaindia.
Bilbo
2012ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Orain bi aste zendu zen Gernikan Seberino Onaindia (1920-2012). Gernikako Saraspe izeneko okindegi eta zerrategian jaio zen. ANVren sortzaileetarikoa izan zuen aita. Sei mutil eta arreba bakarra ziren. Dionisio anaia, askoren ustez, inoiz egon den eskuko pilotarietan aurrelari onena zen, eta binakako txapelduna izan zen. Antonio anaia eskuko atzamarrak galdu zituelako ez zen hain ezaguna egin pilotan. El Vasco Agirre futbolari eta entrenatzailearen ama da Seberinoren arreba bakarra, Mari Karmen.

Seberino gizon sendoa zen, eta borroka librean aritu zen, eta trebea izanik, Espainiako txapelduna izan zen.

Baina kirolagatik ezaguna bazen ere, bere umoreak bihurtu egin eban hain ezaguna Bizkaiko zati handi batean. Milaka txiste kontatzen zekien —asko berak sortutakoak— eta horrekin batera, bere asmakizunak, istorio xelebreak, pentsaerak eta kontalari bikaina izateak bihurtu zuten hain ezaguna.

Frontoietan eta probalekuetan —bereziki, Nabarrizkoan, amaren herrian— ere oso ezaguna zen, eta ekitaldi osteetan jendea inguratzen zitzaion bere xelebrekeriak—eta baita hausnarketak ere— entzutera, Gernikako tabernetan lez.

Euskararekiko zaletasun handia zuen, eta umoreaz landa, bere jakituria agertzen zuen. Irakurtze zalea zen, baita kantari ona ere, eta mosukitarra edo harmonika trebetasun handiz jotzen zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.