Zuzendariari

Urte berria eta bizitza zaharra

2011ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Rubalcaba eta Jauregi jaunei, gutun irekia: ETAk noiz entregatuko dituen armak, hori da bakarrik espero eta exijitzen duguna? Eta zuen lana non geratzen da? Noiztik honuntz berrogei urtetik goruntz dituen erakunde batek egin diezaieke muzin bereak diren helburuei, petsonei eta ondasunei, ezeren truke? Ez gaitezen inozoak izan!

Bakea desiratzen dutenek inbertitu behar dute plan horretan, ezen bakeak dakartzan onurak ere guztiontzat dira. Talde lana da berriz hemen erronka nagusienetariko bat. Ezin dezakegu esan, are eta gutxiago etika neurrigabeko batekin, besteok egin behar dutena, suposatutzat emanez gurea egina dagoela. Zuek zarete Jaunak, herri eta lurralde honetan aginte eta boterea daukazuenak. Guda guztietan denok ateratzen gara galtzaile. Irainak sendatuz, hurbiltasuna areagotuz on eta txarrerako, horra hor bide berria! Jakin badakigu herri bat inoiz ez dela zapuzten. Ezin dezakeguna egin da egon, jarrera pasiboan, pentsatuz besteen betebeharra dela edo ikusmirale antzeko. Rubalcaba Jauna, negozia ezazu azken muturreraino. Euskal Herriak eta Espainiak eskertuko dizute. Ez izan beldur, zintzotasunez jokatuz denen onurak, hangoak eta hemengoak, emango dizute arrazoi, zorion eta errekonozimendua. Hainbeste dago barkatzeko, ulertarazteko, berreraikitzeko… Bake aktiboa, ergatiboa, eragilea, inplikatzen gaituen bakeak, inplikatzen gaituen ekonomiak, inplikatzen gaituen bizikidetasunak. Hala bedi!

Segundo Garin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.