Zuzendariari

Zaborzaleen topaketa

Donostia.
2013ko urriaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zenbat aldiz hitz egin ote dugu zaborrei buruz, ondo jakin gabe zer esaten ari garen? Zenbat aldiz ez ote dugu kritikatu errausketa, 5. edukiontzia, atez atekoa, ingurukoek edo egunkariak hori diotelako? Irizpide sendoagoa izan nahi duenarentzat antolatu da topaketa, bihar, etzi eta igandean, Donostian. Gaiaz hitz egingo dugu: Gipuzkoako egoera, Retorna sistema, konpostatzea, legediak... aztertuko dira, eta hainbat herritara bisitak egingo dira. (Programa osoa: errausketarikez.org). Aukera ona izan daiteke beste lurraldeetatik (Katalunia, Valentzia, Madril, Leon...) etorritako jendearekin eztabaidatu, eta iritziak eta esperientziak trukatzeko. Topaketa irekia da, eta gaiarekin arduratua dagoen edonor gonbidatua dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.