Barakaldo

Zaindu dezagun euskara

Begoña Larrieta
2026ko abuztuaren 2a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Behin uztaila pasatuta eta neure buruarekin lasaiago egonda, gustatuko litzaidake aurtengo USaPari buruz nire iritzia ematea, batez ere aditu askoren elkarrizketetan egon naizelako.

Zuzentzailea naiz, bai, Euskara eta Literaturako zuzentzailea eta honek, aurten eta lehenengo aldiz, ezinegona sortu dit, ez azterketak hiru egunetan zaindu eta lau egunetan zuzendu behar izan ditudalako, baizik eta zuzentzaileon kontrako bidezkoak izan ez diren hitzak irakurri eta entzun ditudalako. Hala ere, argi daukat, min gehien pairatu duena Euskara dena, beste ikasgaiekin nahiz eta emaitzak txarragoak izan diren, arazorik egon ez delako baina noski, Fisikak edo Matek prestigioa dute.

Ez dakienarentzat USaPeko zuzentzaileok geure burua zuzentzaile-boluntario eskaintzeko baldintza batzuk bete behar ditugu. Baldintzen artean, batxilergoko irakasleak izatearena dago; beraz, oso ohituta gaude maila honetako azterketak zuzentzen gure profesionaltasuna zalantzan jarri bada ere.

Aurtengo USaPeko zuzentzaileok sentitu dugun ezinegona penagarria izan da, batez ere Euskara eta Literaturako irakasleona. Nire inguruko zuzentzaile guztiok bat egin dugu auzitan jarri zen epaimahaiarekin, eta ziur nago kritikak saihestu zitezkeela unibertsitatetik eta lehenengo momentutik penalizazioak azaldu balira, ez aipatzearren nire ikasleek ikasturteko lehenengo egunetik penalizazioak ezagutu eta sufritu zituztela. Baina hau beste meloi bat da, gaur zabaldu nahi ez dudana.

Ez dakit datozen urteetarako Euskara eta Literatura ikasgaian indarrean jarri nahi zituzten atalak oraindik jartzeko asmorik daukaten, Literatura eta Soziolinguistika, hain zuzen ere. Espero dezagun baietz, gertatu dena gertatutakoan, askoz beharrezkoagoa deritzodalako Soziolinguistika jorratzeari. 

Ea enteratzen garen euskara gaztelania bezain ofiziala dela askoz zaharragoa den arren, ondare itzela, hiztun gutxi izanda, mendeetan bizirik mantendu dena, leku guztietatik erasoak jasanagatik ere.

Zalantzarik gabe, egunerokoan erabiliko bagenu, ez lukete etsaitzat ikusiko. Zaindu dezagun, bada!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA