Elantxobe

Zaintzeak herri egiten gaitu

Iñaki Ereño Bengoa
2026ko uztailaren 17a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Orain itsasoa gara, abesten zuen Ken Zazpik. Eta, agian, madalenetan inoiz baino gehiago gara itsasoa.

Uztailaren 22an Elantxobe jendez gainezka egoten da. Euskal giroan, irribarreak, kantuak, besarkadak eta belaunaldiz belaunaldi heldu zaigun jai baten poza elkartzen dira portuan. Gure historiaren zati bat ere ospatzen dugu. Izaro irlaren jabetza nori zegokion erabakitzeko Bermeo eta Mundakaren arteko estropadaren epaile izan ginen elantxobetarrak. Bermeok irabazi zuen, eztabaidaren erdian. Eta Mundakatik mal juez deitu ziguten. Denborarekin gentilizio bilakatuta, gaur egun elantxobetarrak makuesak gara.

Baina gaur ez dago epaiketarik. Edo agian bai. Jaiak bukatzen direnean, herria jendez hustu egiten da, baina plastikoz beteta geratzen da. Hondakinak nonahi. Portuan, uretan eta gure kontzientzian. Festak egun batekoak dira; arrastoak, ordea, askoz luzeagoak.

Itsasoari begira bizi den herriak, urteko egunik ederrenean, itsasoa nola mintzen den ikusten du. 

Garai batean epai batengatik mal juez izan ginen. Ez dezagun onartu zikinkeria ere tradizio bihurtzea. Beharrezkoa bada, egin dezagun berriro epaile lana, baina oraingoan geure buruarekin.

Gozatu, abestu, dantzatu, besarkatu, maitatu. Baina batez ere, zaindu. Zaintzeak ere herri egiten gaitu eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA