Marokoko selekzioak Munduko Futbol Kopan partidu bat jokatzekoa duen bakoitzean Europako hirietan aparteko segurtasun neurriak hartzea, poliziak behar baino gehiago mobilizatzea, arazo bihurtzeraino, eta ezer gertatu barik ere aurretiaz telebistek-eta balizko istiluen aurre-kontakizunei halako arreta eta denbora eskaintzea, hori arrazakeria da.
Gure artean bizi dira, baina ez ditugu gutartzat. Eta bai, badituzte ohitura eta jarrera batzuk gureekin bat ez datozenak, baina elkarren ezagutza bat eta elkar ulertze bat bilatzea, kriminalizazio prebentziozkoarena baino bide egokiagoa iruditzen zait.
Hori bai: Maroko finalerako sailkatzen den Afrikako lehen selekzioa bihurtzen baldin bada, ez naiz askorik poztuko. Saharar herriaren kolonizazioa arrakala gaindiezina zait zale marokoarren poza neure egiteko. Baina Europako hedabideak Marokoko zaleen istilu-iragarle bihurtzeaz, Espainiako selekzioari irabazi ziotenean nik neuk ikusitakoa besterik ezin dut esan: Bilboko kaleetan, jai giroan, ospakizun handia eta ederra izan zutela. Eta, zale marokoarrez gain, afrikar ugari ari zaizkie bultza egiten.
ZUZENDARIARI
Zale marokoarrak, arrazakeria eta Sahara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu