Zer ez lukeen izan behar unibertsitateak

Jose Luis del Val, Gotzone Erezuma, Bidane Erezuma, Jon del Hoyo, Abodi del Val, Getari del Val, Gerardo del Hoyo, Florencio Erezuma eta Errose Erezuma
2025eko maiatzaren 22a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

EHUko ikasle ginenean, Euskal Unibertsitatea xedea duen Irakasleria Propioaren aldarriaren alde egiteagatik jasandako errepresioa ikusi ahal izan genuen bertatik bertara: gure irakasleak jipoituak, egunetako gose grebetan eskolak ematen, kaleratze bortitzak. Basauriko kartzelan sartzeraino heldu zen agintarien gorrotoa, eta polizia jaun eta jabe ibiltzen zen campusean. 

Aurton 33 urte bete ditu borroka prozesu horrek eta gure seme-alabek, egun unibertsitateko ikasle, goizero Leioako campuseko ate nagusitik pasatzen direnean 33 urte Justiziaren zain jartzen duen pankartarekin ikusten dituzte gure irakasle izandakoak, Antton Azkargorta eta Jose Luis Herrero. 

Gatazkak luzeegi darama trabatuta. Orain arteko errektore taldeek, Goiriena, Salaburu, Montero, Perez Iglesias, Goirizelaia, Balluerka eta Ferreira buru, kale egin dute, ez dute gainditu gatazkari irtenbide bat bilatzeko ikasgaia. 

Orain, EHUra haize berriak omen dakartzan Joxe Ramon Bengoetxea errektoreak eta talde osoak beren esku dute afera horri bidezko irtenbidea ematea; harremanetan jarriz, hitz eginez, negoziatuz eta aintzatetsiz. Euskal Unibertsitatearen aldeko pauso kualitatiboa litzateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.