ZUZENDARIARI

Zerbait ez dator bat

2023ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Egunotan hedabide honetan argitaratutako albisteak hala dio: «Jaurlaritzaren helburua da 2030erako potentzia eolikoa bost bider handitzea. Egun 153 megawatt daude instalatuta, eta 783 megawatt edukitzea da asmoa. 2030ean, bukaerako energiaren kontsumoaren %21 iturri berriztagarrietatik heltzea nahi du Jaurlaritzak; eta 2050erako, %40».

Albiste horren arabera, instalatutako potentzia eolikoa 783 megawattera iritsiko balitz, kasurik onenean (3.350 ordu urtean), lortutako energiak EAErako behar den guztizkoaren %3,9 baino ez luke beteko.

783 megawatt x 3.350 ordu/urte = 2.623.050 megawatt-ordu = 225,58 Ktep.

2008an, EAEko energia osoa 5.756 Ktep izan zen. 2000 eta 2020 arteko energia-kontsumo handiena (Eustat).

783 megawatteko potentzia eolikoa instalatuta edukita, ez dirudi energia-kontsumoaren %21era, are % 40ra, iristeko adina sortuko denik. Zerbait ez dator bat.

Haize-erroten bidez EAEn behar den energiaren %3,9 soilik lortzea espero bada, nola sortuko da gainerakoa, %40raino? Eguzki-energiatik? Ez dirudi gaiaz argi eta garbi hitz egiten ari zaigunik. Badirudi bestelako interesak daudela jokoan, eta ingurua hondatzeak ez duela garrantzirik. Nola aldatzen ari diren gauzak, kamarada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.