Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: Final-laurdenak

1996koa gogoan

Bide antzekoa egin dute Portugalek eta Txekiar Errepublikak: lehen partida galdu zuten, eta hurrengo biak irabaziPortugaldarrak dira sailkatzeko faboritoak, baina txekiarrek ezustea eman nahi dute

2012ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Txekiar Errepublikak eta Portugalek Eurokopako lehen final-laurdenetako partida jokatuko dute gaur, Varsoviako Estadio Nazionalean. Faboritoa Portugal da, noski. Michal Bilek txekiarren hautatzaileak berak ere hala uste du. Mimoz prestatu du gaurko partida, finalerdietarako sailkatzearekin amets egiten baitu.

Txekiak ez zuen nahi bezain ondo hasi 2012ko Eurokopa. Errusiak lau gol sartu zizkion estreinako partidan, eta kolpe latza hartu zuen. Burua makurtuta utzi zituen jokalari gehienak, baita zaleak ere. Garaiz osatu ziren, ordea, bide zailean aurrera egiten jarraitzeko. Greziaren aurka lehiatu ziren lehen faseko bigarren partidan, eta 1-2 irabazi zioten. Joan den larunbatean, berriz, Polonia etxeko taldea kanporatu zuten, lotsagabe-lotsagabe. Gaur ere hala aterako dira noski. Lotsagabe. Hazita daude Bilekenak. Gainera, historia alde dute. 1996ko Ingalaterrako Eurokopan, Txekiak Portugal kanporatu zuen final-laurdenetako kanporaketan (1-0). Urte hartan, finaleraino iritsi zen, baina gero Alemaniaren aurka galdu (2-1).

Portugalek ere Txekiaren bide antzekoa egin du. Alemaniaren aurka galduz hasi zen, eta Danimarkari eta Herbehereei irabaziz amaitu du. Munduko txapeldunordea kanporatzeagatik goraipatu zituzten Paulo Bentorenak. Bat, nabarmen: Cristiano Ronaldo unerik erabakigarrienean agertu zen Herbehereen aurkako partidan. Hark egindako bi golei esker sartu zen Portugal hurrengo fasean. Txapelketa honetako haren lehen bi golak izan ziren, gainera.

Hura zaintzeko ardura izango du gaur Gebre Selassiek. Ez du lan erraza izango txekiarrak, eta, horregatik, denak elkartuta egotearen aldeko apustua egingo du entrenatzaileak. «Badakit egun ona badute zaila izango dela haiek frenatzea. Baina badituzte egun ez hain onak ere, eta talde lana erakutsi beharko dugu».

Rosicky, osatu ezinda

Orpazurdan min hartuta dago Tomas Rosicky, Greziaren aurkako partidaz geroztik. Atzo entrenamendu saioan gainontzekoekin batera aritu zen, baina ikusteko dago oraindik gaur jokatzekomoduan izango den. Jokatuko ez balu, haren lekua nork beteko duen da Bileken buruhaustea. Hubschman izango da ziurrenik. Portugal, berriz, orain arteko jokoari eusten ahaleginduko da. Cristiano Ronaldoren golen zain egongo dira zaleak. Gaurko irabazleak Espainia eta Ingalaterraren arteko partidako garailearen aurka jokatuko ditu finalerdiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.