GOLF-A

29. postuan bukatu ditu jokoak Zigandak

Nelly Korda estatubatuarrak irabazi du txapelketa, eta Mone Inami bigarren geratu da, kolpe baten aldearekin.

Carlota Ziganda, uztailean AEBetan jokatutako torneo batean. ERIK S. LESSER / EFE
jone arruabarrena
2021eko abuztuaren 7a
09:07
Entzun

Bukatu dira Olinpiar Jokoetako emakumezkoen golf txapelketako lau itzuliak, eta bada garaile bat: berriz ere, Nelly Korda estatubatuarrak lortu du lehen postua. Carlota Zigandak, berriz, 29. postua lortu du. Ondo hasi zuen lehen itzulian Kasumigaseki zelaiko txapelketa: 68 kolpe eman zituen, parraren azpitik hiru. Laugarren tokian geratu zen sailkapenean. Bigarren egunean, ordea, 30. postura jaitsi zen nafarra, eta azken bi itzulietan, 29. postuan mantendu da. 69 kolpe eman ditu azken honetan, bi parraren azpitik, eta 280 kolpe eman ditu guztira, 4 parraren azpitik.

Kordak 69 kolpe eman ditu azken itzuli honetan, bi parraren azpitik, eta beraz, guztira 267 kolpe egin ditu, 17 parraren azpitik. Estatubatuarraren atzetik, kolpe baten aldearekin, Mone Inami geratu da bigarren. Baina hala ere, lehia handia izan da: Lydian Ko zeelandaberritarrarekin berdinduta geratu ondoren, ia ordubete itxaron behar izan dute podiumeko postuak zehazteko, ekaitzaren ondorioz. Azkenean, Kok bogey batekin lortu du bigarren postua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.