4.000tik gora emakumek hartu dituzte Donostiako kaleak

Maria Lasak irabazi du lasterketa, 17 minutu eta hogei segundoko denbora eginda. Nerea Egia izan da bigarren, eta Itziar Ibarbia hirugarren.

Lilatoia
Milaka emakumek hartu dute parte Lilatoiaren 34. edizioan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
arantxa elizegi egilegor
2024ko martxoaren 4a
09:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Milaka emakumek hartu zituzten atzo Donostiako kaleak, Lilatoiaren 34. edizioan. Goizean goizetik jai giroa nabarmena zen Gipuzkoako hiriburuan. 6.000tik gora izan ziren lasterketan izena emandakoak, eta 4.859k hartu zuten parte azkenean, hotzari eta eguraldi bustiari aurre eginez. Maria Lasa izan zen lehena helmuga zeharkatzen. Irurarrrak 17 minutu eta hogei segundo nahikoak izan zituen bost kilometroko ibilbidea osatzeko. Handik minutu erdira heldu zen Nerea Egia, eta hirugarren tokian geratu zen Itziar Ibarbia, minutu eta erdira.

Orain arteko lasterketarik jendetsuena izan zen igandekoa. Iaz, antolatzaileek lehen aldiz gainditu zuten 6.000 laguneko langa, eta, aurten, 6.200 emakumek izena eman dute. Ordea, iaz baino gutxiagok lasterketa egin zuten —2023an, 4.991 korrikalari irten ziren—.

Banaka ez ezik, talde gisa ere askok eman zuten izena. Ordiziako Jakintza ikastola izan zen talderik handiena: 130 emakumek hartu zuten parte bertan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.