SURFA. Pauline Adok eta Nadia Erostarbek bide zuzena daramate Munduko Txapelketan, Huntington Beachen (AEB). Biak sailkatu dira final-zortzirenetarako: bigarren izan dira euren txandan. Adur Amatriain, Garazi Sanchez eta Ruben Vitoria, berriz, ez dira lehen bi postuetan geratu, baina beste aukera bat izango dute lehian jarraitzeko.