Ados Pilota klubak prest du hurrengo txapelketa: Etxekoren II. Oroimenezkoa. Ostiralean hasiko da, Altsasun (Nafarroa), eta ekainaren 7an jokatuko dute finala, Hernanin (Gipuzkoa), sei jardunalditan aritu eta gero.Â
Lau taldek jokatuko dute, eta bakoitzean hiru pilotari eta bertsolari-botilero bat ariko dira. Agirre, Betegi, Iturriaga eta Nerea Elustondo Mitxoletetan ariko dira; Mujika, Mendiburu, Arrastia eta Angel Mari Peñagarikano, Bitxiloreetan; Barrokal, Orbegozo, Gomez eta Sebastian Lizaso, Eguzkiloreetan; eta Oskoz, Ruiz de Larramendi, Aranburu eta Maialen Akizu, Kukupraketan.
Jardunaldi bakoitzean bi partida jokatuko dituzte: bat, lau eta erdian; eta bestea, binaka. Partida bakoitza irabazten duen taldeak puntu bat batuko du, eta gehien lortzen duten biek finala jokatuko dute.Â
Berritasun nagusia da jardunaldi bakoitzean bertso atala irabazten duen taldeak beste bi tanto batuko dituela. Hala, bertsoaren ekarpena ere modu zuzenean islatuko da lehian, eta pilotaren eta bertsolaritzaren arteko uztarketa nabarmenagoa izango da.