Ados PIlotako pilotariek Madrilgo Jai Alai frontoian jokatu dute

Hori egitea lortu duten lehen emakumezko pilotari profesionalak dira. Iturriagak eta Mendiburuk 22-20 hartu dituzte mendean Barrokal eta Olatz Ruiz de Larramendi.

Ados Pilotako pilotariak gaur Madrilen. ADOS
Ados Pilotako pilotariak gaur Madrilen. ADOS
ainara arratibel gascon
2026ko urriaren 24a
22:21
Entzun 00:00:00 00:00:00

Duela aste batzuk ziren jokatzekoak, baina euriteengatik zegoen alarmagatik ezin izan zuten. Bada, gaur, bai. Ados Pilota Klubeko lau pilotarik partida jokatu dute Madrilgo Jai Alai fronotoian. Hori egin duten  lehen emkaumezko pilotari profesionalak dira. Neurketa Iturriagak eta Mendiburuk irabazi dute, Barrokalen eta Olatz Ruiz de Larramendiren kontra. 22-20.

Partida lehiatua izan da, tentsio handikoa, eta puntu ikusgarriak ere izan dira. Pilotazale ugari bildu dira, eta ederki gozatu dute. Partida amaitu ostean bertaratuek aukera izan dute pilotariei galderak egiteko, eta haiekin argazkiak ateratzeko. 

Frontoia 1894ean inauguratu zuten, eta obra batzuk egin eta gero, berriro zabaldu zuten. Pilotalekukko sarreran garai batean Madrilgo frontoiak bete zituzten erraketisten irudia ikusgai zegoela jokatu da partida.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA