ESKUBALOIA

Aginagaldek debuta egin du Tokion

Espainiak 36-31 galdu du Frantziaren kontra

Julen Aginagalde, artxiboko argazki batean. ERIK SIMANDER / EFE
Igor Susaeta.
2021eko uztailaren 30a
09:16
Entzun 00:00:00 00:00:00

Julen Aginagaldek debuta egin du gaur Tokioko Olinpiar Jokoetan, Espainiako eskubaloi selekzioak Frantziakoaren aurka 36-31 galdutako partidan. Ligaxkako laugarren jardunaldian izan da. Gaurko partida galduta ere, Espainia final-laurdenetarako sailkatuta dago; Frantzia A multzoko liderra ere bai. Ligaxkako azken lehia igandean jokatuko du, Espainiak Argentina kontrario duela (07:15ean Euskal Herrian). Aginagaldek hiru gol sartu ditu gaurkoan, eta Eduardo Gurbindo eskuin alboko nafarrak, bi.

Viran Morros Espainiako selekzioko jokalariak joko guztiak galduko ditu; izan ere, herenegun, Brasilen aurkako partidan, min hartu zuen. Hortaz, defentsako lanean Aginagaldek hartu du, gaur, haren lekua, blokearen erdigunean.

Frantzia nagusi izan da ia-ia hasieratik, eta atsedenaldian 18-12 zen emaitza. Bigarren zatian alde horri eutsi ahal izan dio Frantziak, sufritu gabe. Nedim Remili Frantziakoa izan da partidako golegile nagusia, bederatzi gol sartuta.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA