Aihen Muñozek 2022ra arte luzatu du kontratua Realarekin

Ezker hegalekoaren arabera, «hazten eta ikasten segitzeko lekurik aproposena» da talde txuri-urdina

Jokin Aperribai Realeko presidentea eta Aihen Muñoz jokalaria. REALA.
2019ko apirilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FUTBOLA. Aihen Muñozek beste bi urte luzatu du Realarekin zuen kontratua, 2022 arte. Ezker hegalekoa pozik dago horregatik: «Niretzat sari bat da hemen jarraitzea».

Muñozek denboraldi honetan egin du debuta Realaren lehen taldearekin. Urtarrilaren 6an jokatu zuen estreinako partida, Santiago Bernabeun, Real Madrilen kontra. Txuri-urdinek0-2 irabazi zuten, eta Muñoz partidako jokalaririk onenetakoa izan zen. Ordutik beste bost neurketa jokatuko ditu. «Nire txikitako taldea da Reala, eta espero dut orain arte bezala segitzea.Ikasten eta hazten jarraitzeko lekurik aproposena dela uste dut. Urte askoan jarraitu nahiko nuke hemen jokatzen, oso pozik bainago».

Taldearen egoeraz ere mintzatu zen Muñoz: «Azken partidetan ez ditugu emaitza onak lortu, baina taldea serio aritu da lanean. Espero dugu Anoetan erreskadan jokatuko ditugun hurrengo bi partidak irabaztea, eta berriro ere bolada on bat lortzea».

Hain zuzen ere, bi partida horietan lehena bihar jokatuko du talde txuri-urdinak, Anoetan, Vila-Realen kontra (20:30). Norgehiagoka horretarako bi jokalari garrantzitsu faltako ditu Imanolek: Igor Zubeldia eta Diego Llorente. Biek min hartuta amaitu zuten Bartzelonaren aurkako neurketa.

Zubeldiak min du eskuin izterrean; Llorentek, berriz, ezker hankako barne bikian. Fisioterapia tratamendua hasi dute, eta hobetuz joan ahala itzuliko dira taldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.