Aimar Irigoienek nagusitasunez jantzi du harri handien txapela, hamargarrenez
HARRI-JASOTZEA. Faborito zen, eta ez zuen huts egin. Harri Handien Euskal Herriko txapelketa jokatu zen atzo Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, etaAimar Iriogien nagusitu zen. Errezilgoak hamargarrenez jantzi zuen txapela. Egindako lau lanetan 8.225 kilo jaso zituen; bigarren izan zen Jokin Eizmendi, 7.250 kilo altxata; hirugarren Xabier Peñagarikano, 6.150 kilorekin.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu