RALLYAK. Nasser Al-Attiyahk
(Toyota) hirugarren aldiz irabazi du Dakar rallya autoetan. Motoetan, berriz, Toby Price (KTM) izan da nagusi, bigarrenez. Bi euskal ordezkariei dagokienez, biak motoetan, lan ona egin dute. Fausto Motak (Tesla-Tamega) 27. postuan bukatu du, eta Oscar Romerok (Tesla-Tamega), 31.ean.