Celta 2-1 Alaves

Alavesek 2-1 galdu du Vigon

Gasteizko taldeak gogotik egin du lan, baina etxekoak finago aritu dira ate aurrean.

Aspas eta Gebara lehian, gaur, Vigon. SALVADOR SAS / EFE
Aspas eta Gebara lehian, gaur, Vigon. SALVADOR SAS / EFE
Paulo Ostolaza.
2026ko urriaren 18a
19:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Alavesek ezin izan du irabazi Vigon. Quique Sanchez Floresen taldea serio aritu da, baina ez ditu baliatu izan dituen gol aukerak, eta Celtak etekina atera dio horri haizea alde izan duenean. Jutgla eta Javi Rodriguez izan dira etxeko taldeko golegileak, eta Novoa kanpoko taldekoa.

Lehen zatia astuna izan da, geldoa. Celtak izan du gol aukera bat edo beste, baita Alavesek ere pare bat: Toni Martinezek bat, eta are hobeago bat Boyek, baina ez batak ez besteak ez dute asmatu.

Bigarren zatia hasi eta gutxira sartu du gola Jutglak, Javi Hernandezen pase eder bat penalti puntutik errematatuta. Golari esker, etxeko taldeak gora egin du, eta abagune mordoxka izan, baina ez da fin ibili, harik eta berriro Hernandez agertu den arte. Atzelariak gol bikaina sartu du 71. minutuan.

Alaves apalago aritu da tarte batez, baina Novoaren golak piztu egin du taldea, eta azken minutuetan gertu izan du berdinketa. Azkenean, ezin.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA