Alavesek eta Eibarrek arazo handirik gabe gainditu dute Espainiako Kopako lehen kanporaketa. Gasteizko taldeak erraz irabazi du Anaitasunaren kontrako partida Azkoitiko (Gipuzkoa) Txerloia futbol zelaian (1-6), eta Eibar, berriz, Pamplona taldeari gailendu zaio Arangurenen (Nafarroa) jokatutako partidan (0-3). Horrenbestez, bi partidetan faborito ziren taldeek egingo dute aurrera Kopan.
Bi alditan atzeratutako partidak izan dira gaur jokatutakoak. Urriaren 28an Urdan (Espainia) izandako tren istripu larria zela eta, bertan behera utzi zituzten egun hartan jokatzekoak ziren Kopako partidak, eta gauza bera gertatu zen hurrengo astean ere. Azaroaren 3an jokatu behar zituzten partidak bertan behera utzi zituzten Jesus de Miguel Tenerife taldeko jokalariaren heriotzagatik.