Galizia indartsu dago aurten ere. Horixe erakutsi zuen atzo, Camargon (Espainia), Euskotren ligako A multzoko lehen estropadan. Aise irabazi zuen (10.57,23), Zumaiari hamahiru segundo ateraz (11.10,37), eta Oriori berrogeita bi (11.39,61). Lehen luzean estu hartu zuen Zumaiak, batera eman zutelako buelta estropadako ziaboga bakarrean. Ematen zuen Galizia indarra galduta azaldu zela, aurtengo ligan selekzio bezala ezin delako atera, baina bigarren luzean, astindu egin zuen Zumaia. Tarte horretan atera zion alde guztia. Lehen luzea egiterako, Orio batera aukerarik gabe gelditu zen.
Gaur, B multzoko traineruak ariko dira lehian, Bilbon (12:00). Lau ontzi lehiatuko dira: Getaria-Tolosa, San Juan, Bizkaia eta Hondarribia. Erlojuaren aurka egin beharko dute lan, eta aldez aurretik begiratuta, Getaria-Tolosa da faboritoa.
Aldaketak aldaketa, Galiziak irabaziz ekin dio Euskotren ligari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu