TXIRRINDULARITZA

Alemaniako selekzioko teknikari bat etxera bidali dute, adierazpen arrazistengatik

«Gameluzainak» harrapatzeko esan zion bere txirrindulari bati, aurretik eritrear bat eta aljeriar bat zituenean.

Nikias Arndt, atzo, erlojupekoan. CHRISTOPHER JUE / EFE
Igor Susaeta.
2021eko uztailaren 29a
09:39
Entzun

Alemaniako Olinpiar Batzordeak etxera bidali du Alemaniako txirrindularitza selekzioko teknikari bat, adierazpen arrazistak egitea egotzita. Atzo, gizonezkoen erlojupeko lasterketan, «gameluzainak» harrapatzeko esan zion Nikias Arndt txirrindulariari, ikusita aurretik Amanuel Ghebreigzabhier (Eritrea) eta Azzedine Lagab (Aljeria) txirrindulariak zituela.

Funtzionarioak barkamena eskatu zuen hainbat komunikabideren bidez, eta aitortu esan zuena lekuz kanpo zegoela eta onartezina dela. Adierazpen arrazistaren unea grabatu egin zuten, eta segituan biral bilakatu zen Alemanian.

«Ziur gaude barkamen eskaera zuzena dela. Bere hanka sartzearekin, Olinpiar Jokoetako zenbait balio urratzen ditu: joko garbia, errespetua eta tolerantzia», adierazi du Alfons Horman Alemaniako Olinpiar Batzordearen presidenteak, ohar batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.