Alex Aranburuk irabazi du errepideko Espainiako txapelketa

Bakarrik helmugaratu da Ezkiokoa. Oier Lazkanok, iazko garaileak, bigarren amaitu du.

Lazkano, Aranburu eta Herrada, gaur, podiumean. VICTOR LERENA / EFE
Lazkano, Aranburu eta Herrada, gaur, podiumean. VICTOR LERENA / EFE
2024ko ekainaren 23a
19:30
Entzun

Atzo Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa) eta gaur Alex Aranburu (Movistar). Bi euskal herritarrek irabazi dituzte errepideko Espainiako txapelketak. San Lorenzo de ElĀ Escorialen (Espainia) jokatu dira biak, eta gaurkoan Aranburu bakarrik helmugaratu da. Nagusitasunez gailendu da Ezkiokoa. Oier Lazkano (Movistar) izan da bigarren, iazko txapelduna.

Helmugarako hogei kilometro falta zirela jo du erasoa Aranburuk, eta ezin izan dio inork jarraitu. Sasoi betean dago, duela astebete Belgikako itzulianĀ etapa bat irabazita erakutsi zuen moduan. Lazkano 52 segundora helmugaratu da, eta Jesus Herrada (Cofidis), hirugarren sailkatua, 58ra.

Mikel Landak (Soudal-Quick-Step), ihes egiteko zenbait saiakera egin ondoren, bosgarren amaitu du. Movistarrek ondo lotua izan du egun guztian zehar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.