PILOTA. Jokin Altunak eta Julen Martijak lehen garaipena lortu dute Binakako Txapelketan. 22-17 irabazi zieten atzo Joseba Ezkurdiari eta Xabi Tolosari, Eibarko Astelena pilotalekuan (Gipuzkoa), bigarren jardunaldiko partidan.
Neurketa oso parekatua izan zen, eta bi bikoteen jarduna boladaka joan zen. Biak joan ziren atzetik eta aurretik. Berdindu ere egin zuten, bost aldiz; azkenekoz, 17na. Ordura arte Martija eta Tolosa nabarmendu ziren, baina, azken txanpan, erabakigarria izan zen Altuna III.aren lana. Aurrelari amezketarrak azken bost tantoetatik lau egin zituen. Bederatzi egin zituen guztira, eta lau huts egin; Martijak, bat eta lau; Ezkurdiak, bost eta zortzi, eta Tolosak, bi eta hiru.
Altuna III.ak eta Martijak lehen partida irabazi dute
Ezkurdia eta Tolosari irabazi diete; partida oso parekatua izan da: 22-17. Hamazazpina berdinduta egon dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu