Anaitasunak Valladoliden jokatuko du gaur
Asteburuan denboraldiko lehen bi puntuak eskuratu ostean, Valladolidi egingo dio bisita gaur Anaitasunak (20:00, La Liga Sports). «Oso pozik gaude lehen garaipena lortu izanagatik. Jakitun geunden garrantzitsua zela irabaztea», adierazi zuen atzo Quique Dominguez entrenatzaileak. Gaurko neurketa honela aztertu zuen: «Valladolid oso ondo lehiatzen den taldea da. Bizi jokatzen du, batez ere etxean, eta gaitasun handia du aurkarien ahulguneak topatzeko. Gure onena eman beharko dugu».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu