Estitxu Zabala.
«BIKIN GORA!»

Ardurak

2017ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Larunbata, goizeko zortziak. Gosaldu, motxila hartu, eta banoa klubera. Ainoarekin geratu naiz. Elkar animatuz, gustura izerditu gara ergometroan. Anaiak deitu dit goizean, barkatu, entrenatzaileak, tibortetarako zintak falta direla, ea erosteaz arduratuko naizen... Luzatzeak egin, dutxatu, eta banoa enkargua betetzera. Herrira itzuli aurretik, lagun bati idatzi diot: «Geratuko gea?». Baietz dio. Kafe huts bat eskatu, eta nire penekin hasi naiz... «Lanean lau eguneko txanda daukat Aste Nagusian, gogorra izango da». Luze geratuko ginateke kontu kontari, baina arduraz jokatu dugu. Bagoaz. Siesta txiki bat egingo dut lanera joan aurretik. Arduratua nago, Piraten txupinazoaren berri eman behar dut, banoa. Mezu bat jaso dut Tostartekoak taldean; Batis da, Donostiarraren atzetik sartu gara, «Kaka», baina Arraun Lagunaken aurretik, «Ondo». Ezkila kapitaina kaira iritsi da. Bosgarren postuan jarraitzen dugu sailkapen nagusian: «Aupa, neskak!». Mattik bota du txupina. Ordenagailu aurrean lanak bukatu eta lotara noa.

Igandea, goizeko bederatziak. Gosaldu, motxila hartu, eta banoa klubera. Ergometroan jo eta ke ari naizela iritsi da Batis. Eliptikan jarri naizenean hitz egin dugu. «Banoa estropadak telebistan ikustera!», agurtu nau Batisek. Egia, ni ere iritsiko naiz. Sofan lo hartzen ari naizela, Orio balizarekin kateatua geratu da. Bukaera ikusi nahi dut... bandera Urdaibairentzat. Banoa, elkarrizketa dut piratekin. Desafioa hasi aurretik, Twitterren sartu naiz... Donostiarraren txioa: «Hondarribiko bandera irabazi dugu, ligako hamargarrena». Harrera izango dute Konstituzio plazan? Kresalakoak dantzan ari dira han, eta bideoa egitearen ardura dut. Ordenagailu aurrean lanak bukatu, eta lotara noa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.