Niko Iurramendi.
ARRANPLATIK

Biharamuna

2021eko irailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kontxako estropada motibo askorengatik da berezia. Asteburuero sei ziaboga ematetik bakarra ematera pasatu gara. Bi estropada jokatzetik asteburuko bat jokatzera. Ohiko palada kopuruaren erdia, tentsioa bikoitza.

Kalkulu erraz eta azkar batzuk eginaz bi estropada egunetan emandako palada kopurua konta genezake. Hogei minutuz, minutuko 40 paladaren bueltako erritmoarekin, 800 bat palada ematen ditugu estropadako. Eta, hortaz, bi igandeetako estropadetan emandakoak batuz 1.600 palada eman ditugu.

Udan maiz ikusi duguna errepikatu da, eta berdeek eta moreek eskifaietan indartsuenak edota azkarrenak direla berretsi digute. Estropada eremu leunetan minutu luzeetako borrokak ikustera ohitzen hasiak ginen, eta halako borrokarik handiena ikusi dugu Kontxako badian. Mokoka amaierara arte, eta segundo erdi batek erabaki du garailea. Pentsa! Segundo erdian palada bat bera emateko denbora ere ez du ematen.

1.600 palada eman eta palada erdi bat aurretik sartu izanak egin du aldea azkenean. Santurtziarren zorionerako, eta azken hiru urteetan bandera preziatua astintzera ohitu ziren hondarribiarren madarikaziorako.

Biharamun gozoa izan berri dute moreek, biharamun gazia berdeek, eta beste ia talde guztiok, besterik gabe: biharamuna. Zorionak, Santurtzi eta Arraun Lagunak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.