Arrauna. ARRANPLATIK

Erdibidean

Niko Iurramendi.
2021eko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Abuztu hasiera da. Horrek esan nahi du TKE Ligako bidearen erdia eginda dagoela. Bilboko bandera eta Santurtziko ikurrinarekin bukatu dira lan terdiak.

Eremu hauek oso gogorrak dira. Zergatik? Batetik, uraren sakonerari erreparatzen zaio. Zenbat eta sakonera handiagoa izan eremuak, orduan eta bigunagoa izaten da pala ur azpian deneko pasada. Sakonera txikia denean ura trinkoago dagoenaren sentsazioa izaten da. Pentsa Santurtziko estropadan arrokak agerian gelditzen diren tokietatik pasatzean noraino estutu behar diren hortzak.

Bestetik, korronteak ere antzeko eragina izaten du. Alde denean ontzia azkarrago joaten da; korronteak ere gogortu egiten du pasada. Aldiz, kontra denean, bigundu egiten da. Ibaietan korronteak nabariagoak izaten dira itsasoetan baino. Horregatik, korrontea kontra dagoeneko luzeetan palada erritmoa altuagoa izaten da alde denekoetan baino.

Hori gutxi balitz bezala, halako eremuetan ur azalak leun egoten dira, bagarik gabe. Itsasoko olatuek jolas gehiagorako lekua ematen duten; aldiz, ibaian lehen paladatik azkenekora arte paladarik huts egin gabe ekin beharra dago.

Arraunlariontzat gogorrak izateaz gain, estropada hauek oso estresagarriak izaten dira patroiarentzat ere: erlojupekoetan denbora tarteak txikitu egiten direnez, xehetasun txikienek garrantzi handia dute. Gainera, korronte onen bila aritzearen ardura ere beren gain jartzen du, eta ohikoagoak izaten dira traineruen gerturatzeak. Asteburuan ikusi da hori.

Badia barreneko estropadak ditugu zain Galizian. Ea nola ekiten diogun bigarren erdiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.