Piraguismoa

Ander Elosegik ezin izan du dominarik lortu

106.59 denbora egin du irundarrak finalean. Olinpiar diploma jasoko du, laugarren aldiz.

Elosegi, gaur, finalean. CHRISTIAN BRUNA / EFE
Ainara Arratibel Gascon - Igor Susaeta
2021eko uztailaren 26a
07:26
Entzun

Ander Elosegi dominarik gabe gelditu da berriro. Pekinen (2008), Londresen (2012), eta Rion (2016) bezala, aurten ere, C1 diziplinako eslalomeko finalean sartu da piraguista irundarra, baina laugarren aldiz, ezin izan du Olinpiar Joko batzuetan dominarik kolkoratu. Laugarren aldiz, olinpiar diploma jasoko du. Laugarren izan zen 2008an eta 2012an, zortzigarren Rion, eta zazpigarren gaur. Urrea Benjamin Savsek esloveniarrak irabazi du (98.25); zilarra, Lukas Rohan txekiarrak (1.01.96); eta brontzea, Sideri Tasiadis alemaniarrak (1.03.70). Elosegik 1.06.59 egin du.

Finalerdietan jaitsiera ona egin du, eta denborarik onenetan hirugarrena lortu du. Ematen zuen, hortaz, dominaren bat irabazteko moduan egongo zela. Baina piraguista irundarra ez da ondo ibili finalean. Ibilbideko seigarren atea ukitu du (bi segunduko penalizazioa) eta bukaerara iritsi bitartean ez da gustura aritu.

Irungo piraguistak denborarik onenetan laugarrena lortu zuen finalerdietarako sailkatzeko saioan, bi jaitsierak kontuan hartuta. 101.51ko denbora egin zuen sailkatzeko. Bi jaitsierak oso garbiak izan ziren, ohikoa duen plastikotasunarekin jardun zuen Elosegik, eta bigarrenari sailkatuta zegoela heldu zion. Hain zuzen, bigarren jaitsieran egin zuen denborarik onena. Lehenengoan baino mantsoago jaitsi zen, baina ez zuen zigorrik jaso. Lehenengoan, berriz, bi ate ukitu zituen, eta ondorioz lau segundoko atzerapena izan zuen. Hasierako denbora 9,78 izan zen, baina aipatu lau segundoko atzerapena gehitu behar zaio:103.78. Gaurko finalerdiei begira aurretik dituen piraguistak hauek dira: Matej Benus eslovakiarra (96.89), Adam Burguess (97.64) britainiarra eta Sideri Tasiadis alemaniarra (101,23). Finala 08:45ean da jokatzekoa.

Sailkatzea lortu zuenean oso pozik zegoen Elosegi. «Kanalak ez du zaila ematen, baina gero konturatzen zara ez dela erraza. Ur mugimendu berezi asko ditu, eta oso erraza da bidetik ateratzea. Helburua sendo jaistea zen, ni eroso sentitzen nintzen estrategiarekin. Beraz, pozik». Aitortu du bi jaitsierak ez zirela berdinak izan. «Bigarrenean denbora ez da horren ona izan, baina lehenengoko akats batzuk zuzendu ditugu, eta hori beti ona da. Zigorrik gabe amaitu dugu». Gaurkoari begira, ez zituen aurreikuspenak aldatu. «Nik badakit zer maila dudan, eta hori hartzen dut kontuan. Ikusi beharko da, egun guztiak desberdinak baitira».

Sailkatze probako bi jaitsierak oso garbiak izan ziren. Bigarren jaitsieran egin zuen denborarik onena: 101.51. Lehenengoan baino matsoago jaitsi zen, baina ez zuen zigorrik jaso. Lehenegoan, berriz, bi ate ukitu zituen, eta, ondorioz, lau segundoko atzerapena izan zuen. Hasierako denbora 9,78 izan zen, baina aipatu lau segundoko atzerapena gehitu behar zitzaion: 103.78.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.