Txirrindularitza

Ane Santestebanek 28. amaitu du

Kiesenhofer austriarrak eskuratu du urrezko domina.

jarraia201048.jpg
2021eko uztailaren 25a
16:13
Entzun 00:00:00 00:00:00

Anna Kiesenhofer austriarra gailendu da txirrindularitzako proban, Tokioko Olinpiar Jokoetan. Lehiatu den euskal ordezkari bakarra, Ane Santestebanek, 28. amaitu du, irabazlearengandik 3.19 minutura.

Kiesenhofer bakarrik heldu da Fujiko (Japonia) helmugara, 40 kilometro falta zirela eraso bat jota. Zilarrezko domina eskuratu du Annemiek Van Vleuten herbeheretarrak, eta brontzezkoa, berriz, Elisa Longo italiarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!