Ansotegi eta Josip Radosevic fitxatu ditu Eibarrek, eta de las Cuevas Osasunak
    FUTBOLA. Realean ekainaren 30 arte jarraitzekoa zen Jon Ansotegi, baina klubarekin akordio batera heldu, eta kontratua eten zuten atzo alde biek: Eibarren hasiko da Ansotegi. Josip Radosevic 21 urteko euskarri kroaziarra ere fitxatu du Eibarrek. Napolitik dator, sasoi bukaerara arte utzita. Radosevicek Eddy Silvestrek utzitako tokia beteko du. Osasunak ere fitxaketa bat egin zuen atzo, Miguel de las Cuevas erdilaria taldera itzuliko baita sasoi bukaerara arte.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            