Arraun Lagunak-ek marka hautsi du Bueun

'Lugañene' ontziak bere egin ditu Galiziako bi banderak, eta Bueuko estropada eremuan inoiz egin den denbora onena ere egin du. Hibaikak estropada oso ona egin, eta hirugarren geratu da.

Arraun Lagunak-eko arraunlariak, banderaren garaipena ospatzen gaur, Bueun. AITOR ARRIZABALAGA
Arraun Lagunak-eko arraunlariak, banderaren garaipena ospatzen gaur, Bueun. AITOR ARRIZABALAGA
nerea intxausti
2026ko uztailaren 19a
12:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Estropada birrindu du gaur ere Arraun Lagunak-ek. Gaurkoa irabazita, Lugañene ontziko arraunlariek beren egin dituzte Galizian jokatutako bi estropadetako banderak. Atzo aise irabazi zuen Redondelan jokatutakoa, eta gaur Bueun ez da aparteko sorpresarik izan. Donostiarrek orain arte jokatutako estropada guztiak irabazi ditu: zazpi. Bueuko estropada eremuan inoiz egin den denbora onena ere egin dute.

Ligako nagusiaren azpitik geratu direnek baina, izan dute lehia. Tolosaldea eta Astillero pare-parean aritu dira uneoro, baina apur bat indartsuago aritu dira gipuzkoarrak. Tarte horretan muturra sartu du Hibaikak. Hirugarren egin dute gaur errenteriarrek, Tolosaldea baino lau segundo gehiago behar izan dituzte eta. 

Sailkapen nagusiari begira, Hibaikak gaur puntu garrantzitsuak eskuratu ditu. Hibaikak segundoak janez egin du joaneko bidea, eta nabarmen gailendu da. Ondoren heldu da Astillero. Sanjuandarrei kosta egin zaie gaurko estropada: hasieratik geratu dira atzean, eta, ahalegindu badira ere, ez dute lortu Astillerokoak harrapatzea. Bosgarren izan dira, eta haien atzetik geratu da Orio. 

Zumaiarrak eta Donostiarra pare parean izan dira estropada guztian zehar. Saregileak traineruko arraunlariek apur bat gogorrago eman diote, eta ehunenekotan egon da diferentzia: hogei ehunenekotan. Sailkapenak garrantzia zuen bi taldeentzat, puntu dantza handia baitago sailkapen nagusiaren beheko aldean, eta zazpigarren geratzeak zortzigarren geratzea baino puntu bete gehiago ematen baitu.

Azkenekoz 2024an aritu ziren Bueun, eta orduan ere Arraun Lagunak izan zen nagusi. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA